1936ko abuztutik 1937ko apirilera Eibarren egindako aire-erasoak ezagutzeko ibilaldi gidatuak

1936ko abuztutik 1937ko apirilera Eibarren egindako aire-erasoak ezagutzeko ibilaldi gidatuak
2022/04/21 eta kitto!
Eibarren 1936ko abuztutik 1937ko apirilera bitartean izandako aireko hogeita bederatzi erasoekin lotutako leku nagusiak bisitatzeko ibilaldi gidatuak egingo ditu Jesús Gutiérrez Arosa historialariak, bonbardaketen eta gerra zibilaren Eibarko gerra-frontearen 85. urteurrena oroitzeko antolatutako programaren barruan. Apirilaren 30ean (gazteleraz) eta maiatzaren 7an (euskeraz) egingo dira, 10:00etatik 14:00etara, Ego Gain kaletik (Unzaga Plaza hotelaren paretik) abiatuta eta parte-hartzea doan izango da. Hala ere, interesatuek aurretik izena eman beharko dute, apirilaren 28rako, Udalaren webgunean eskuragarri dagoen formularioa beteta. Informazio gehiagorako sakatu HEMEN.