3 positibo berri Eibarren azken orduetan

3 positibo berri Eibarren azken orduetan
2020/07/15 16:55
eta kitto!


Azken 24 orduotan 60 positibo atzeman dituzte EAEn PCR proben bidez. Kasu berrietatik 41 Gipuzkoan atzeman dituzte (3 Eibarren). Orain dela bi egun Eibarren beste kasu bat atzeman zuten, positiborik gabe justu hilabete egon ondoren. Beraz, 4 kasu dira azken egunetan zenbatu direnak.

Bizkaian hamar kasu erregistratu dira, eta zazpi Araban. Gainera, 39 kasu atzeman dituzte test azkarren bidez (proba horiek pertsona batek hartutako immunitatea edo sortutako antigorputzak neurtzen dituzte, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete).

Gauerdian sartuko da maskararen erabilera derrigortzen duen neurria indarrean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan maskara jantzi beharko da espazio publiko guztietan. Ostalaritza guneetan, gehienez, hamar lagunek eseri ahal izango dute mahai beraren bueltan.