67 positibo berri baieztatu dira Debabarrenean, horietatik 46 Eibarren

67 positibo berri baieztatu dira Debabarrenean, horietatik 46 Eibarren
2020/11/03 eta kitto!
Atzo 46 positibo berri zenbatu ziren Eibarren; Ermuan 10 izan ziren, 7 Elgoibarren, 2 Deban eta bana Soraluzen eta Mutrikun. Guztira, beraz, 67 izan dira atzoko egunean Debabarrena osoan baieztatutako kasuak. Azken egunotako datuen eboluzioari begiratuz gero, egoera hobetzetik urruti gaude oraindik.

Gaur emandako datuen arabera, Eibarren intzidentzia tasa 1501,14 da; 1.147,83 Ermuan; 871,82 Elgoibarren eta 918,27 Deban. Eskualdeko lau herri horiek koronabirusaren semaforo gorrian jarraitzen dute.

Atzo, 11.886 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 1.120 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 113 Araban, 506 Bizkaian, 490 Gipuzkoan eta 11 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 73 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 106 pertsona ZIUn daude.