Aire zabalean maskara derrigorrez erabili behar izango da

Aire zabalean maskara derrigorrez erabili behar izango da
2021/12/22 16:26
eta kitto!
Pedro Sanchez Espainiako presidenteak autonomia erkidegoen konferentzian jakinarazi duenez, kalean maskara erabiltzea derrigortzeko agindua onartuko dute lege dekretu baten bitartez.

Bileran beste zenbait neurri hartzeaz jardun dute, pandemiaren 6. olatuari aurre egiteko. Iñigo Urkullu lehendakariak, adibidez, ostalaritzako establezimenduen eta komertzioen ordutegiak mugatzea proposatu du Gabonetako ospakizun egunetan; egun horietan ostalaritzako establezimenduak 21:00etan ixtea; urtarrilaren 31ra arte tabernetan zutik kontsumitzea debekatzea; eta gehienez ere hamar lagun elkartzea.