Zaldibarko zabortegiko hondamendiaren lehen urteurrenean, mobilizazioak egin dira gaur goizean Zallan, Etxebarrian, Elgetan, Markina-Xemeinen eta Zaldibarren eta arratsaldean Eibarren eta Ermuan, Zaldibar Argitu herri plataformaren ekimenez. Eibarko manifestazioa Untzagatik abiatu da, 17:00etan, “Urtebete Zaldibar Argituz. Ez dugu ahazten” idatzita zuen pankarta buruan eta, atzetik, ehunka herritar, gertatutakoaren inguruko erantzukizunak eskatzen eta luizian desagertutako Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran gogoan. Amaieran Untzagan irakurri duten moduan, gaurko urteurrenean desastre bat gogoratu da: Desastre bat, zentzu guztietan. Desastre sozial eta humanoa bi langile etxera itzuli ez zirelako, desastre ekologikoa amiantoz nahastutako zaborrezko mendi bat erori zelako, gure lur, ur eta aireak kutsatuz; eta desastre politikoa, kontrol falta, isiltasun konplizeak, laguntxoen arteko negozioak, gardentasun falta nabariak izan direlako”.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak, pertsonalizaziokoak eta azterketakoak, gure zerbitzuak hobetu eta webgunean nabigazioaren informazio estatistikoa biltzeko. Cookien politika.ONARTUGehiago irakurri