Asier Sarasua biologoari egindako ekarrizketarekin hasi dira gaur Ingurumen Jardunaldiak

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Asier Sarasua biologoari egindako ekarrizketarekin hasi dira gaur Ingurumen Jardunaldiak
ETA KITTO 2020, Eka 15

Eibarko Udalak bere webgunean eta YouTubeko kanalean argitaratu du Lorea Arakistain kazetariak Asier Sarasua biologo eibartarrari egindako elkarrizketa. ‘Eibar inguruko txoriak’ da bideoaren izenburua eta honekin hasiera eman zaie Ingurumen Jardunaldiei.

Hilaren 22an bigarren bideoa argitaratuko dute, ‘Animalien egokitzapenak 600 milioi urtez’, Miren Bego Urrutia biologian doktoreari egindako elkarrizketa. 29an hirugarren bideoa egongo da ikusgai, ‘Gipuzkoako ibilbide homologatuen sarea’, Udin Elortza Gipuzkoako Mendizale Federazioko Ingurumen eta Mendi-ibilaldien teknikariaren eskutik. Laugarren bideoa uztailaren 6an jarriko dute, ‘Baserritarrak ingurumenaren zaintzaile’, eta Agurtzane Etxaniz Demeneko gerentea izango da protagonista. Uztailaren 13an Asier Hilario geologian doktorea eta Euskal Kostaldearen Unescoko Geoparkeko zuzendaria zientifikoa izango da hizlari eta ‘Geodiversidad. La naturaleza detrás de la naturaleza’ izango da bideoaren izenburua. Eta amaitzeko, uztailaren 20an, ‘Ante el reflejo de la crisis socieconomica’ izeneko bideoarekin elkarrizketa egingo zaio Unai Pascual Ikerbasqueko, BC3 Basque Centre for Climate Change-Klima Aldaketa Ikergai erakundeko eta Unibertsitateko ikertzaileari.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »