Aspaldiko koronabirus positibo hazkunderik nabarmenena Debabarrenean, 10 kasu

Aspaldiko koronabirus positibo hazkunderik nabarmenena Debabarrenean, 10 kasu
2020/05/01 13:27
eta kitto!
Gaur Osasun Sailak argitaratutako txostenaren arabera (dakizuen moduan aurreko eguneko datuak jasotzen dituena) 10 koronabirus kasu atzeman dira Debabarrenean, horietatik 2 Eibarren, 5 Ermuan, beste 2 Elgoibarren eta 1 Soraluzen.

Aste batzuk atzera egin beharko genuke 24 ordutan horrenbeste positibo neurtzeko gure bailaran.

Horrela, herriz herri metatutako positiboa ondorengoak dira:

Eibar           206 (+2)
Ermua         164 (+ 5)
Elgoibar       40 (+2)
Mutriku       11
Soraluze     12  (+1)
Deba              8
Mendaro     3
Mallabia       2

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x3001

Ospitaleratuei dagokionean, beheranzkoa joerak segitzen du eta gaur atzo baino 4 lagun gutxiago daude Debabarreneko Ospitaletan ingresatuta. Izan ere, nahiz eta Mendaroko Ospitalean gaur 12 lagun dauden ospitaleratuak, atzo baino bat gehiago, Eibarko Ospitalean 5 lagun gutxiago daude.