Bidezko merkataritzako produktuak erosteko webgunea ireki du Proyde – Proega fundazioak

Bidezko merkataritzako produktuak erosteko webgunea ireki du Proyde – Proega fundazioak
2018/10/03 09:37 eta kitto!
Proyde – Proega fundazioak bidezko merkataritzako produktuak erosteko webgunea jarri du martxan maiatzean aurreratu zuen bezala. Azukrea, karameloak, gozokiak, infusioak, teak, kafea, mermelada eta beste hainbat produktu erosi ahal izango dira bertan, eta erosketa egin eta gero, La Salleko zentroetan jaso ahal izango dira produktuak, Isasin edo Azitainen.

La Salle ikastetxeak ‘Bidezko merkataritzaren aldeko ikastetxea’ agiria lortu zuen maiatzean eta Proyde – Proega La Salleko GKE-ak urteak daramatza proiektu solidarioetan lanean.