Bigarren fasean kalera ateratzeko ordutegiak kenduko ditu Espainiako Gobernuak

Bigarren fasean kalera ateratzeko ordutegiak kenduko ditu Espainiako Gobernuak
2020/05/22 06:20
eta kitto!
Bigarren fasera pasatzen diren probintzietan kalera ateratzeko ordutegiak kenduko ditu Espainiako Gobernuak. Egoerarik zaurgarrienean dauden herritarrek, aldiz, ordutegi zehatz bat izatea gomendatuko dute.

Fernando Simon Espainiako Osasun Larrialdien Koordinazio Zentroko zuzendariak atzo arratsaldean aurreratu zuenez, orain artea ezarritako ordutegiak ezabatuko ditu Espainiako Gobernuak. Orain artean 5.000 biztanletik gorako herrietan hiru tarte bereizi ditu Espainiako Gobernuak kalera ateratzeko: 06:00etatik 10:00etara eta 20:00etatik 23:00etara, kirol jarduerak egiteko edo paseatzera irteteko; 10:00etatik 12:00etara eta 19:00etatik 20:00etara, mendekotasunen bat dutenak eta 70 urtetik gorakoak irteteko; 14 urtetik beherakoak, 12:00etatik 19:00etara.

Gaur aurreratuko du Espainiako Gobernuak zein probintzia igarotzen diren bigarren fasera astelehenetik aurrera. Ordutegiak ezabatuko dituztela aurreratu du Simonek, hala ere nabarmendu du Espainiako Gobernuak egoerarik zaurgarrienean dauden herritarrentzat ordutegi zehatz bat ezartzeko gomendatuko duela. Udalen eta autonomia erkidegoen esku egonen da ordutegi hori zehaztea.