Bizitza-ohitura osasungarriei buruzko hitzaldia emango du José Mª Vaquero medikuak gaur Untzagako jubiletxean

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Bizitza-ohitura osasungarriei buruzko hitzaldia emango du José Mª Vaquero medikuak gaur Untzagako jubiletxean
ETA KITTO 2022, Mai 04

“Kirola eta osasuna erretiroa hartu ondoren” goiburuari jarraituz, aurreko asteaz geroztik martxan dagoen XXVII. Pertsona Nagusien Hamabostaldiaren baitan, gaur arratsaldean, 18:30ean hitzaldia egingo da Untzaga jubilatu etxean: José María Vaquero medikuak bizitza-ohitura osasungarriak izango ditu hizpide, solasaldi gisara planteatuta egingo den saioan.

Bihar, berriz, beste hitzaldi bat emango du Onorio Martínez Eibar Kirol Elkarteko medikuak: adinekoen jarduera fisikoaz eta nutrizioaz arituko da berbetan, Beheko Tokian, 18:30ean.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »