Bodgan Maglich fisikari nuklearra Armeria Eskolara bisitan

Bodgan Maglich fisikari nuklearra Armeria Eskolara bisitan
2012/01/23 00:00
eta kitto!

CALSEC (California Science & Engineering Corporation) delakoaren presidentea eta Teknologia Zuzendaria den Bodgan Maglich fisikari nuklearrak bihar eguerdian Armeria Eskolako instalazioak ezagutzeko bisita egingo du. José Luis Novoa ikastetxeko zuzendariak gidatuko duen bisitan Robert McCarthy doktorea izango du lagun Jugoslavia ohian jaio eta nazionalitate estatubatuarra duen fisikariak. Mundu mailako fisikari garrantzitsuenekin elkarlanean jardun duen Maglich-ek ikerketa garrantzitsuak garatu ditu  gizakien osasunari lotutako fisika aplikatuaren esparruan. Bisita Armeria Eskolaren sorreraren mendeurrenaren testuinguruan antolatu dute.