Egiari Zorrek Josu Retolaza omendu du

Egiari Zorrek Josu Retolaza omendu du
2022/05/23 08:28
eta kitto!
Egiari Zor fundazioak orain dela 35 urte hil zen Josu Retolaza euskal preso eibartarra omendu zuen atzo Txaltxa Zelaian. Retolazari minbizia diagnostikatu zioten kartzelan, eta hil baino gutxi lehenago utzi zuten baldintzapean aske.

Atzoko ekitaldian azpimarratu zutenez, Retolazaren kasua ez zen salbuespena izan: “Euskal Herriko gatazka politikoaren testuinguruan gertatutako giza eskubideen urraketa larriak ehundaka, milaka izan dira. Horiei guztiei aitortza, erreparazioa eta berriro ez gertatzeko bermeak zor dizkiegu, bizikidetza oinarri duen gizarte berria eraikitzen jarraitzeko”.

Esandakoa berresteko, honako datuak eman zituzten: “Azken lau hamarkadetan, demokrazia deritzon garai honetan, 36 euskal preso politikok eta hamasei senidek galdu dute bizitza egoera ezberdinetan. Heriotza horiek badute zerbait komunean: guztietan bizi modu gisa, salbuespenezko neurri politikoen aplikazioa erabakigarria izan da”.

Egiari Zorrek “indakeria-adierazpen horri” amaiera ematea eskatu zuen, eta “espetxe salbuespenaren aplikazioarekin behingoz amaitzea”. Izan ere, esan zutenez, “Pertsona guztien eskubide guztiak bermatzeak izan behar du oinarria, abiapuntua, inolako baldintzarik gabe”.