Eibar eremu laranjan sartu da berriz

Eibar eremu laranjan sartu da berriz
2021/03/02 11:33
eta kitto!
Atzo 15 koronabirus kasu positibo gehiago atzeman ondoren, Eibar eremu laranjara pasa da berriz 309,18ko intzidentzia-tasarekin.

Eskualdeko beste herriei begira, Ermuan zazpi positibo atzeman zituzten, Deban bi, eta Mallabian eta Elgoibarren bana.

Atzo, 8.514 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 366 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 62 Araban, 190 Bizkaian, 110 Gipuzkoan eta 4 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 36 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 121 pertsona ZIUn daude.