Barixaku iluntzea, udako giroa, ahots zoragarriak… bihar Eibarko Koro Gazteak eskainiko duen ikuskizunak emanaldi ederra izateko osagai guztiak ditu. Saioa 21:30ean hasiko da, Txaltxa Zelaian, eta taldeak 20 abesti kantatuko ditu Alex Davies (baxua), Josu Cascan (bateria) eta Egoitz San Martinez (gitarra elektrikoa) musikarien laguntzarekin.
Elena Martin zuzendariak esandakoaren arabera, “kontzertu freskoa eta dinamikoa izango da, ondo pasatzeko modukoa”.
#Eibarko koro gaztea#kontzertuaKoro Gaztea
Gaiarekin zerikusia duten albisteak