EPA, hezkuntza guztion eskura jartzen duen ikastetxea
2021/10/22
10:40
eta kitto!
Isasi kaleko 39. zenbakian dagoen EPA Eibar HHI ikastetxea helduen heziketara bideratuta dago. EPAren jarduna eta eboluzioa Eibarko gizarteak bizi izan duen bilakaeraren isla da eta, hezitzeko aukera emateaz gain, herriarekin, eta hemengo bizimoduarekin eta hizkuntzarekin lehen harremana eskaintzen die hainbat herritarri.
EPAri buruz informazio gehiago behar izanez gero, 943 20 88 56 telefonora deitu edo epaeibar@yahoo.es helbidera idatzi daiteke.
Fernando Gomez Eibarko EPAko zuzendariak argi diosku: “18 urtetik gorako edozein ikaslek ditu zabalik gure ateak”. EPAn bi hezkuntza mota eskaintzen dituzte: arautua eta ez arautua. Baina, zer da hezkuntza arautua? “Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan egiten den gauza bera, baina helduei zuzendua”, Gomezek azaltzen digunez. “Hiru gradutan banatzen da. Analogia egiteagatik, lehenengo bi graduak Lehen Hezkuntza bezalakoak izango lirateke, eta hirugarren gradua, ostera, DBH modukoa”.
Eibarko EPAko ikasle gehienek lehen bi graduetan ematen dute izena. “Gradu hauetako ikasleak etorkinak izaten dira batez ere. Nagusiki, gaztelera eta beste hizkuntza batzuk ikasi nahi dituzte, eta hezkuntza jaso nahi dute”, diosku zuzendariak. Hirugarren gradua, ostera, “ezberdina da”, Gomezen berbetan. “Hemen jaio eta hezitako ikasle gehiago ditugu gradu horretan. Adibidez, bere sasoian DBH amaitu ez zuten ikasleak eta ikasteari berrekin diotenak”, dio.
Ikasleria oso heterogeneoa da. Bakoitzak jakintza maila ezberdina du hizkuntzari eta ikasketa edukiei dagokienez, eta, ondorioz, taldeak sortzeko orduan nahiko buruhauste izaten dituzte EPAkoek. “Ikasleak sailkatzeko zenbait gauza hartzen ditugu kontuan: hizkuntza-maila (zenbat dakiten euskaraz eta gazteleraz) eta aurretik egindako ikasketak”, azaldu digu zuzendariak. “Adibidez, baditugu euren herrialdeetan unibertsitate-ikasketak egin dituzten ikasleak, baina euskaraz edo gazteleraz ez dakitenak egiten. Beraz, hizkuntza jasotzera etortzen dira hona (hemengo gizartean integratzeko, lana aurkitzeko aukera gehiago izateko...), euren helburua ez da titulua jasotzea”, gehitzen du.
Heterogeneotasun horrek zailtasunak eragiten ditu antolatzeko orduan, baina hori da EPAren ezaugarria. “Gradu berean oso maila ezberdineko jendea aurki dezakegu, hezkuntza-maila zein hizkuntza-maila aldetik, baina oso zaila da talde homogeneoa osatzea”, Gomezek dioenez. “Irakasleek lan handia egin behar izaten dute, ikasle guztien beharrei heldu behar dietelako. Lan handia egin behar da azpitik. Batez ere, hasiera-hasieratik hasten diren ikasleen taldeetan. Euretako asko analfabetoak dira. Agian batzuek badakite arabieraz idazten, baina ez dute ezagutzen hemengo alfabetoa”.
Ikasleen profil ezberdina ikusita, logikoa da pentsatzea ikasle guztiek ez dutela denbora berdina behar EPAko ikasketekin amaitzeko, eta uste hori berretsi digu Gomezek. “Ikasle askok lau urte edo gehiago eman dituzte gurekin, beste batzuek gutxiago... Kontuan izan behar da gure ikasleen egoera soziokulturala eta sozioekonomikoa ere oso aldakorra dela kasu batzuetan. Hau da, batzuk Eibarren egon daitezke bizitzen, baina Barakaldon lana aurkituz gero, hara joaten dira bizitzera. Mugikortasun handia dago ikasleen artean eta, era berean, baita ezegonkortasuna ere”, kontatu digunez, “baina badago talde egonkorra ere”.
Zerotik unibertsitatera
Ikasleen errealitatea gainetik ikusita eta euren egoera kontuan izanda, zenbatek lortzen dute ikasketak amaitzea edo, gutxienez, EPAn hasi aurretik jarritako helburuak lortzea? “Badaude ezer jakin gabe etorri ziren ikasleak eta, gero, unibertsitate-ikasketak egin dituztenak. Orokorrean, ikasleen aurrerapena handia izaten da. Dena dela, ikasleen egoera ezegonkorra dela onartzen dugu, aldakorra dela, eta moldatzen saiatzen gara, ordutegi aldetik eskaintza zabalduz”, diosku Gomezek. Horregatik, klaseak goizean eskaintzen hasi ziren, arratsaldekoei eusteaz gain. “Batzuek arratsaldez egiten dute lan, ama diren askok goizean izaten dute denbora gehiago...”, argitu digu.
EPAra etortzeak “ate guztiak” zabaltzen dizkie ikasleei. “Etorkin askorentzat EPA da lehenengo atea gure herrietan. Alde batetik, hizkuntzaz jabetzeko aukera dutelako; eta bestetik, herrikide berriak ulertzeko eta eurekin lehen harremana izateko aukera ematen zaielako”, zuzendariaren ustez.
EPAko atea zeharkatu ondoren, bidean ez galtzeko, zentroak orientatzaile zerbitzua jartzen du ikasleen eskura, toki batera edo bestera bideratzeko. “Gure ikasleak beste herritarrek dituzten baldintzekin bizi izatea da helburuetako bat”, diosku Gomezek.Beraz, EPAko irakaslegoaren lana ez da hezkuntzara mugatzen. “Akademikoa izateaz gain, gure lana emozionala, integratzailea eta pertsonala da”, gehitzen du.
Herrira zabaltzeko asmoz
Hezkuntza arautuko hiru graduetan dihardute EPAko ikasleen %80k, baina zer egiten du beste %20ak? Orain dela urte batzuk, EPA oso ezberdina zen. “Hemen jaiotako jendea etortzen zen batez ere; lana amaitu ondoren, ikasten jarraitu nahi zuen jendea. Adibidez, bere sasoian oinarrizko gradua ikasi ez eta gero titulua atera nahi zutenak”, kontatu digu Gomezek. “Bestetik, bazeuden gehiago formatu nahi zuten ikasleak ere, tituluak lortzeko asmo barik”. Horrela, hezkuntza ez arautua eskaintzen zuen EPAk, “tailer modukoak eskainiz, arratsaldeetan batez ere”, zuzendariaren berbetan.
Gaur egun hezkuntza ez arautuko zenbait talde daude EPAn ingelesa, euskara eta informatika ikasten. “Hala ere, beste tailer batzuk izan ditugu orain arte: memoria hobetzeko tailerrak (jende nagusiarentzat), adibidez”, dio Gomezek.
Zuzendariak azaldu digunaren arabera, gaur egun hezkuntza arautuak du protagonismoa EPAn, Eibarko gizarteak izan duen bilakaeraren erakusle. Baina ez hemen bakarrik, inguruko herrietan ere gauza bera ikusi delako. “Eibarko zentroak lau ‘zirkulu’ ditu. Egoitza nagusia hemen dago, baina Elgoibarren, Deban eta Mutrikun ikastetxeak ditugu”, diosku zuzendariak. 400 ikasle inguruk dihardute ikasten lau zentroetan eta, Gomezen esanetan, asko hazi da kopurua azken urteetan.Ikasturte berria martxa betean hasi dute EPAn, indarrak berrituta. “Zuzendaritza-talde berria hasi da lanean eta bi erronka nagusi ditugu. Batetik, herriko eragile ezberdinekin ditugun harremanak gehiago zabaltzea eta sendotzea; ulertzen dugulako gure hezkuntza ezin dela eskola barrura mugatu, zabaldu behar garela. Eta, bestetik, egoitzaren hobekuntza eta aldaketa. Izan ere, oso zaharkitua eta txiki geratu zaigu. Egoitzaren egoerarengatik ezin izaten dugu gauza batzuk egin”, bota digu zuzendariak.
Erronkak ez dira makalak, baina azken bi urteetakoari aurre egin eta gero, itxaropentsu begiratzen diote etorkizunari. “Pandemiarekin oso gaizki pasatu dugu. Ezin izan genituen klaseak online egin, ikasle askok ez zutelako ordenagailurik edo Internetik. Arazoak izan genituen jarraipena egiteko eta, noizbehinka, telefonoz deitzen genien hona etortzeko eta paperean ariketa batzuk emateko. Posta arruntez ere bidali genien materiala!”, gogoratzen du.