Eragin guneetan murgiltzeko bigarren saioa eskainiko dute herriko talde feministek

Eragin guneetan murgiltzeko bigarren saioa eskainiko dute herriko talde feministek
ETA KITTO 2022, Ots 15

Entreamigos – Lagun Artean, Nalua eta Matraka! taldeek ‘Eragin Guneetan Murgilduz’ prozesua hasi zuten orain dela aste batzuk. Lehenengo saioan Oxlajuj E Emakume Maien Elkartearen partaidetza izan zuten eta ‘Eskola politikoa: emakumeen partaidetza eta eragin politikoa erabakiak hartzeko guneetan’ zuen izenburua. Bertan, intzidentzia politikoaren garrantziaz eta eskola politikoaren beharraz mintzatu ziren, kudeaketa, oztopoak eta zailtasunak aztertuz.

Bigarren saioa hilaren 18an egingo da, barixakuan, 18:30ean, Arrate Kultur Elkartean, eta ‘Lidergo bizigarriak eraikitzen’ izango da bere izenburua.

Prozesuaren helburua tokiko eta ikuspegi global batetik emakumeek hainbat lurralde eta errealitatetan dituzten borroka eta aldarrikapenei buruz hausnartzea izango da, guztiari balio politikoa emanez eta etorkizunerako egiteko modu berriak bilatzen jarraituz.

eskola politikoa

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »