Gaur eguerdian konzentrazioa egingo dute herriko pentsiodun eta jubilatuek, eta manifestazioa datorren astean

Gaur eguerdian konzentrazioa egingo dute herriko pentsiodun eta jubilatuek, eta manifestazioa datorren astean
2019/01/14 eta kitto!
Iazko urte osoan egindakoari jarraituta, asteroko elkarretaratzeekin segitzeko asmoa daukatela azaldu dute herriko pentsiodun eta jubilatuek. Horrela, gaur (astelehena), 12:00etan elkartuko dira, Untzagan.  Horrez gain, mobilizazioekin hasi zirela urtebete pasatu dela gogoratzeko, Untzaga pentsionisten plataformak, Biztu elkarteak, Aguijupens Debabarrenak eta Duintasuna elkarteak deituta manifestazioa egingo dutela aurreratu dute jubilatuen ordezkariek: urtarrillaren 21ean (astelehena) izango da pentsio duin eta publikoak eskatzeko manifestazioa,12:00etan Untzagatik abiatuta.