Gaur hasiko da “Pagatxa Mugimenduan” prozesua

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Gaur hasiko da “Pagatxa Mugimenduan” prozesua
ETA KITTO 2021, Mai 26

Gaur (asteazkena) hasiko da, arratsaldeko 17:00etan, Portalean, “Pagatxa Mugimenduan” prozesua. Pagatxa emakume elkarteak eta Entreamigos – Lagun Artean kolektiboak martxan jarri duten ekimena da, eta urtebeteko iraupena izango du. 28 urtez lan handia egin du elkarte eibartarrak eta prozesuaren bitartez etorkizunera begira jarriko da. Herriko emakumeak gonbidatu nahi dituzte egitasmoan parte hartzera, “mugimendua denon artean egiteko”.

Ondorengo estekan,…eta kitto! astekarian aldizkarian, elkarteko Arrateri eta Aniaizi (prozesuko dinamizatzaileari) egindako elkarrizketa aurkitu ahalko duzue, non prozesuaren inguruko informazio gehiago jaso dezakezuen: ‘Pagatxa mugimendua’ prozesua jarriko dute martxan maiatzaren 26an – etakitto.eus

 

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »