Gipuzkoako herri guztiak bizikletan bisitatzeko erronka Mikel Lizarralderentzat

Gipuzkoako herri guztiak bizikletan bisitatzeko erronka Mikel Lizarralderentzat
2020/12/18 eta kitto!
Mikel Lizarralde eibartarrak erronka jarri dio bere buruari: Gipuzkoa osatzen duten 89 udalerriak bizikletan bisitatzea. Esklerosi anizkoitzaren ikerketaren alde egiteko ekimena izango da.

Gipuzkoako herri guztiak bisitatzeko 600 kilometro egin behar izango ditu eta hamar edo hamabi egun beharko dituela uste du, “presarik gabe”, bere blogean dioenez. “Gabonetan hasteko asmoa daukat, eguraldia eta agendaren arabera joango naiz etapak egiten. Twitterren eta Instagramen joango naiz kontakizuna egiten. Urtarrilaren amaierarako espero dut amaitzea”.

Mikelek Orbea Orca markako erropa teknikoa (kamisetak, maillotak, kuloteak eta txapelak) jarri du salgai eta, gero, jasotakoa Biodonostiari emango dio, “esklerosi anizkoitza ikertzen jarraitu dezaten”, azaldu duenez. “Mundu-mailako pandemia izanik normala da koronabirusaren txertoa lehentasuna bilakatu izana, baina ez ditzagun alboan laga sendabiderik ez duten gainerako gaitzak, eta hauek dituzten/ditugun pertsonak”, dio Mikelek.

image