Gure Balioak ekimenaren azken hausnarketarako bilera gaur 18.00etan Debegesan

Gure Balioak ekimenaren azken hausnarketarako bilera gaur 18.00etan Debegesan
2012/02/27 00:00
eta kitto!

Gure Balioak ekimenak gaur arratsalderako bilera deitu du Debegesan, 18.00etan hasita, balioen transmisioaren gaineko hausnarketa egiteko asmoz. Debegesa garapen agentziak, Debabarreneko eskualdean ekintzailetasuna, errespetua, lankidetza-elkarlana eta integritatea bultzatzea xede duen Gure Balioak ekimenaren baitan, hezkuntza komunitateari zuzendutako hainbat hausnarketa-foro burutu ditu. Bilera hauek gizarte-balioen transmisioaz gogoeta egitea eta hezkuntza komunitateak haur eta gazteei balio hauek transmititzeko orduan agertzen diren hutsune edota zailtasunak identifikatzea izan dute helburu. Guztira 7 bilera egin dira, komunikabideekin, aisialdi taldeetako ordezkariekin, kirol elkarteekin, eskola kontseiluetako kide diren udal ordezkariekin, adinekoekin eta gurasoen elkarteetako ordezkariekin, gurasoekin eta ikastetxeetako irakasle eta zuzendaritzako kideekin. Gaurkoa azken bilkura izango da eta aurreko ekimenetan partaide izan direnak elkartzeaz gainera, ekarpenak egin nahi dituzten herritarrek ere izango dute bertaratzeko aukera.