Hilaren 6ra arte egongo da indarrean ordutegi berezia udal kanposantuan

Hilaren 6ra arte egongo da indarrean ordutegi berezia udal kanposantuan
2020/11/02 10:51
eta kitto!
Atzo Domu Santu eguna izan arren, ez zen beste urteetan bezalako joan-etorririk ikusi kanposantuan, COVID-19 dela-eta jende pilaketak saihesteko asmoz ezarritako neurriengatik. Arrazoi berberagatik, gaur Arimen Eguna izan arren ez da mezarik ospatuko hilerriko kaperan. Udaletik gogorarazi dutenez, azaroaren 6ra arte ordutegi berezian, 08:00etatik 18:00etara zabalduko dute kanposantua. Egunotan edukiera behar bezala kontrolatuko dute eta indarrean dagoen araudia betetzeko behar diren higiene eta osasun-neurriak hartuko dituzte eta, besteak beste, erabilera partekatuko elementu edo materialen garbiketa eta desinfekzioa indartuko da. Horrekin batera, herritarrei gogorarazi nahi zaie nahitaezkoa dela maskarak erabiltzea eta ezinbestekoa dela pertsonen arteko distantziari eustea. Eta edozein tramite edo eskaera egin nahi izanez gero, Pegorako bulegora joan beharko da.

IMG_7642 IMG_7647 IMG_7653 IMG_7659