Iñaki Bolinaga hil da

Iñaki Bolinaga hil da
2012/02/26 00:00
eta kitto!

Luzaroan gaixorik egon den Iñaki Bolinaga, 30 urtetik gora Arrate Eskubaloi Taldeko presidentea izandakoa gaur hil da, 62 urterekin. Bolinagak Eibarko eskubaloiaren alde egindako beharraren errekonozimendua jaso zuen iazko maiatzean, Arrateren arazo ekonomikoak bitartean zirela taldeko buru izateari laga eta Udalak Oteizaren Txopitea eta Pakea eman zionean. Bere aldeko hileta-elizkizuna martitzenean 19.00etan egingo da, San Andres elizan. Lerro hauen bitartez gure doluminak helarazi nahi dizkiegu haren senide eta lagunei.