Ipuruako merkatu plaza elkargune bihurtzeko lehen bilera irekia gaur izango da

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Ipuruako merkatu plaza elkargune bihurtzeko lehen bilera irekia gaur izango da
ETA KITTO 2020, Ots 05

Ipuruako merkatu plazako eraikina auzokoentzat elkargune bihurtzeko egitasmoari ekingo zaio gaur arratsaldean, 18:00etan hasiko den bilera irekiarekin. Auzokide talde baten ekimenez parte-hartze prozesua ipiniko dute martxan Udalarekin batera, aurreko asteko aldizkarian kaleratu genuen erreportajean ondo azaldu ziguten moduan. Bilerara joaten diren guztien artean landuko diren gaiak hauek dira:

– Zertarako erabiliko dugu eraikina?

– Nola antolatuko gara proiektua bizirik mantentzeko?

Guztira hiru saio ireki egingo dira, Ipuruako merkatuaren eraikinean bertan.

– Otsailak 5, 18:00etatik 20:30 arte.
– Martxoak 4, 18:00etatik 20:30 arte.
– 3. saioa: data aurrerago zehaztuko dute.

Ahalik eta jende gehienak parte hartzeko aukera izan dezan haur zaintza zerbitzua eskainiko dute hiru egunetan, Jazinto Olabeko ludotekan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »