‘Jabetu arte’ jardunaldiak antolatu dituzte azaroaren 16tik 19ra

‘Jabetu arte’ jardunaldiak antolatu dituzte azaroaren 16tik 19ra
2020/11/02 eta kitto!
Entreamigos-Lagun Artean elkarteak ‘Jabetu arte’ jardunaldiak egingo ditu azaroaren 16tik 19ra Facebook bitartez. Hainbatetan Eibarren izan den eta Guatemala eta Euskal Herria artean lan egiten duen elkarteak estrategia artistiko emantzipatzaileak landuko ditu jardunaldiotan, eta Jone Bengoa diseinatzaile eta ilustratzaile eibartarrak parte hartuko du bertan.

Lau saio izango dira guztira, egun bakoitzean bat, eta Facebook Live bitartez egingo dira 20:00etatik 21:30era. Lehen saioa, azaroaren 16an, Rebeca Lane eta La Basu rap abeslariek ‘Feminismoak rapeatzen’ izeneko saioa eskainiko dute. Hurrengo egunean, Colectiva Lemow eta Maddi Castro Elosegik ‘3,2 ,1… akzioa!’ izeneko saioa emango dute. Hirugarrenean, Sara Curruchich eta Eli Pagola Apezetxeak ‘Abeste, rimak egiten eta neurtzen. Feminismoak tokiko ikuspegiaz’ saioa eskainiko dute. Eta azkenik, hilaren 19an, Cristina Chiquin Rodriguez eta Jone Bengoa (Sastraka) eibartarrak ‘Borroka fokoratu eta marraztu kolorez’ saioa ekarriko dute.

jabetu arte1