Julen Zabaleta ‘Yulen’ hil da
2022/02/28
10:01
eta kitto!
Elgoibarren jaio eta bizitzaren zatirik handiena Eibarren eman duen Julen Zabaleta ‘Yulen’ marrazkilaria zapatuan hil zen, 101 urterekin. Zehaztasun handiz egindako marrazkiak Euskal Herriko historiaren lekuko izan dira, eta demaseko legatua laga du artista eta pertsona moduan. Hileta elizkizunak gaur egingo dira, 19:00etan, San Andres parrokian.
Julen Zabaleta Barrenetxea 1921eko otsailaren 14an jaio zen Elgoibarko San Bartolome kalean. Sasoi batean Sallobente-Ermuaran auzoko Musillo baserrian ere bizi izan zen, eta auzoko eskolara joaten zen Julen. Aita Agirre eskolan jarraitu zuen lehen hezkuntza ikasten, eta lanbide heziketa ikasketak ere bertan egin zituen. Bernardo Ezenarro izan zuen marrazketa artistiko eta lineal ikasgaian irakasle, eta haren lekua hartu zuen ondoren Julenek berak.
Elgoibarko forjetan hasi zen lanean, eta soldadutza amaitu ostean Jose Leon Ziaranekin hasi zen lanean, tornulari. Jarben egin zuen lan ondoren, eta han hasi zen delineatzaile lanetan. Geminisen ere egin zituen urte batzuk, Inca enpresan ere bai eta azkenik Goitin, erretiroa hartu zuen arte. Danobatentzat ere egin zuen lan, baina Goitiko langilea zen.
Marrazteko zaletasuna izan zuen umetatik, eta Euskal Herriko eraikin, festa, pertsonaia, paisaje eta bestelakoak marraztu ditu 101 urte hauetan bere lumaz. 7.000 marrazki inguru egin ditu, eta makina bat historialari eta idazleren liburuak ere ilustratu ditu. 2018an Debegesak 'Gure Balioak' saria eman zion, bere bizi luzean sustatu dituen giza balioengatik.
Elgoibarko Udalaren eta herriko historialarien laguntzarekin 'Yulen 100 urte' liburua aurkeztu zuten urtarrilean, Elgoibarren 675. urteurrenaren harira. Pello Arrieta historialariak idatzi du hitzaurrea, eta liburuaren amaieran jaso dute Julen Zabaletaren biografia.