Kaleratzeak Stop Desahucios elkarteak batzar irekia egingo du gaur, 19:00etan Portalean

Kaleratzeak Stop Desahucios elkarteak batzar irekia egingo du gaur, 19:00etan Portalean
2021/11/24 eta kitto!




Debabarreneko Stop Desahucios-ek batzar irekia deitu du gaurko, 19:00etan Portalean. Herritarrei joateko deia egin dute taldetik, asmoa arduradun berriak aurkitzea da eta. Izan ere, Debabarreneko Stop Desahucios elkartea 2012an sortu zen eta, ordutik, etxebizitza arloan gure inguruan izandako hainbat arazo konpontzeaz gain, hainbati beharrezkoak zituzten aholkularitza-lanak erraztu dizkie. Hamarkada atzean lagata, asmo berriei ere ekin nahi die etxebizitzetatik kaleratzeak saihesteko sortutako talde hark eta, hori dela-eta, lekukoa pasatzeko prozesuan dihardu. Arrate Berasaluze dugu “sortzaileetako bat, ez besterik”, baina egindako lanak “merezi duela” guztiz sinestuta, taldean parte hartzera animatzen du jendea, berarekin egindako elkarrizketan kontatzen duenez.