Koronabirus kasu berririk gabe jarraitzen dugu Eibarren

Koronabirus kasu berririk gabe jarraitzen dugu Eibarren
2021/06/09 10:34
eta kitto!
Azken hiru egunetan ez da koronabirus kasu berririk atzeman Eibarren eta, ondorioz, intzidentzia-tasak behera egin du, 40,04an kokatuz.

Eskualdeko beste herriei begira, Ermuan bakarrik atzeman zituzten kasuak, hiru hain zuzen ere.

Atzo EAEn 7.564 test diagnostiko egin ziren, eta haietatik 254 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 34 Araban, 155 Bizkaian, 61 Gipuzkoan eta 4 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 25 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 80 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, maiatzaren 31tik ekainaren 6ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 14 hildako egon direla.