Lehendakaria Armeria Eskolaren Mendeurrena ixtera etorriko da

Lehendakaria Armeria Eskolaren Mendeurrena ixtera etorriko da
2013/01/22 00:00
eta kitto!

Iñigo Urkullu lehendakaria bihar (eguaztena, hilak 23) Eibarrera etorriko da, Armeria Eskolaren Mendeurrena agurtzeko ekitaldian parte hartzeko. Martin Garitano diputatu nagusiak eta Miguel de los Toyos alkateak ere parte hartzea dago aurreikusita. Ekitaldia 12.00etan hasiko da Armeria Eskolan eta antolatzaileek 300 bat lagun batzea espero dute.