LGTBI eguna ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dira biharko Eibarren

LGTBI eguna ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dira biharko Eibarren
2018/06/27 eta kitto!
Eibarko Gehitu elkarteak eta Berdintasun Zerbitzua-Andretxeak hainbat jarduera antolatu dituzte elkarlanean, ekainaren 28an gogoratzen den LGTBI (Lesbianak, Gayak, Transexualak eta Transgeneroak, Bisexualak eta Intersexualak) egunaren harira. Argazkian ikus daitekeen bezala, atzo (asteartea) Untzagako harmailak ortzadarraren koloreekin apaindu zituzten.
Bihar (ekainak 28, osteguna)  Untzagan bandera igo eta komunikatua irakurriko dute 13:00etan. Iluntzeko 20:00-etan, berriz, Euskadi Gazteako Jon Gotzonek pregoia bota eta ordu erdi geroago, 20:30ean, musika emanaldia eskainiko du Paulantropia taldeak.
Ekainaren 30ean (larunbatean), 22:00etatik aurrera saioa eskainiko dute Las Fellini taldekoek eta 23:30ean Boloñesa Vegana
Djaren emanaldia hasiko da. Eta egitaraua agurtzeko, uztailak 1ean, 11:00etan, estrategian, abilezian eta talde lanean oinarritutako Jugger erakustaldia egingo dute Untzagan.
Programazioa ekainaren 16an hasi zen eta uztailaren 1ean amaituko da. Sanjuanetan, “Sexu Bizi” prebentziorako gunea jarri dute Untzaga plazan eta, bertan, genero indarkeriari aurre egiteko bitartekoak eta sexualitateari buruzko informazioa eskaini dute.

Gehitu-ri buruzko informazioa: https://etakitto.eus/eibarko-elkarteak/gehitu.html