Martxoaren 8rako egitaraua prestatu du Eibarko mugimendu feministak

Martxoaren 8rako egitaraua prestatu du Eibarko mugimendu feministak
2021/03/01 17:20
eta kitto!
Nalua eta Matraka talde feministek hainbat egunetako egitaraua prestatu dute Martxoaren 8aren inguruan, ‘Dena aldatu, sistema arrakalatuz’ goiburuarekin. Hasteko, etzi, hilaren 3an, bilera irekia egingo dute 18:30ean, Kultun, egitaraua aurkezteko eta ekimenean parte hartu nahi duten emakumeek* aktiboki parte hartzeko aukera izateko.

WhatsApp Image 2021-02-28 at 20.23.44

Hilaren 5ean, barixakuan, mugimendu feministak ‘Kaleak hartu’ ekintza egingo du, 19:00etan hasita Anbulatorioko parketik, eta sorpresa bat egongo da. Hurrengo egunean, hilaren 6an, mundu martxarekin bat egingo dute; eta 7an, domekan, mahai ingurua egingo da, 11:30ean, Untzagan. Ekintzekin amaitzeko, martxoaren 8an, manifestazio zaratatsua egingo dute Untzagatik 19:30ean.

Unknown