Nagusien eskubideen aldeko manifestazioa egin dute gaur eguerdian

Nagusien eskubideen aldeko manifestazioa egin dute gaur eguerdian
2019/10/01 11:39
eta kitto!
Gaur Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna dela eta, pentsiodunen mugimenduak deituta eskualde mailako manifestazioa  egin da gaur eguerdian, Untzagatik abiatuta. Erakundeei bermatzeko eskatu dituzten eskubideen artean, besteak beste, honako hauek daude: euren premietara egokitutako etxebizitza; berokuntza, argia, gasa... bermatuta egotea, bakoitzak dituen bitarteko ekonomikoen arabera; medikamentuak doan, osasun beharren arabera; era guztietako probrezia ezabatzea adinekoen artean; adinekoen zentroetan hobekuntzak egitea eta bertako langileen ratioak hobetzea; eta mendekotasunari lotutako beharrei erantzuteko bitarteko eta laguntzak. Horiek, beste batzuekin batera, manifestazioa hasi aurretik Untzagan irakurri duten Gipuzkoako Pertsona Helduen Elkarteen Plataformak gaurko egunerako egin duen komunikatuan jaso dituzte.

[video width="640" height="360" mp4="https://etakitto.eus/wp-content/uploads/2019/10/pentsiodun-komunikatua.mp4"][/video]

[video width="640" height="360" mp4="https://etakitto.eus/wp-content/uploads/2019/10/manifestazioa.mp4"][/video]