Muguruza mediku eibartarraren "Nociones generales de higiene del obrero siderúrgico" liburua aurkeztuko dute bihar

Muguruza mediku eibartarraren "Nociones generales de higiene del obrero siderúrgico" liburua aurkeztuko dute bihar
2018/11/27 eta kitto!
Niceto Muguruza (1882-1920) mediku eibartarraren “Nociones generales de higiene del obrero siderúrgico” liburua bihar, azaroaren 28an, aurkeztuko da Eibarren. Lehen edizioaren ehungarren urteurrenean (1918) Lan Medikuntzaren Euskal Elkarteak argitaratu du liburua eta Eibarko udaletxean aurkeztuko du bihar, 19:00etan.

213 orrialde ditu liburuak, 20 kapitulotan banatuta, besteak beste, "Tailerreko higiene-baldintzak", "Langile siderurgikoaren azalaren higienea.", "Lehen zainketak erreduretan.,  Laneko jarrera biziotsuak" edo "Suzko armek eragindako zauriak".

Lan Medikuntzaren Euskal Elkarteko buruak, Igarzabal medikuak, hauxe azpimarratzen du hitzaurrean: “Liburu honetan Eibarko mediku baten ikuspegia jasotzen da, zeinak 1917an laneko baldintza osasuntsuak proposatzeko jakinduria eta bultzada intelektuala izan baitzuen. Gainera, jakin zuen bitartekoak lortzen eta helburu horretarako erabiltzen, lanaren eta osasunaren arteko lotura garbi ikusita, gaur egun ere inbidiagarria dena."

Gehiago irakurtzeko
https://egoibarra.eus/eu/albisteak/niceto-muguruza-1882-1920-mediku-eibartarraren-nociones-generales-de-higiene-del-obrero-siderurgico-liburua-azaroaren-28an-aurkeztuko-da-eibarren

https://www.eibar.eus/eu/kultura/albisteak/niceto-muguruza-mediku-eibartarraren-nociones-generales-de-higiene-del-obrero-siderurgico-liburua-berrargitaratuko-da?set_language=eu