Odisea elkartea ‘Ulisesen Jokoak’ ekintza jarriko du martxan urrian

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Odisea elkartea ‘Ulisesen Jokoak’ ekintza jarriko du martxan urrian
ETA KITTO 2022, Abu 30

Aurten 10 bete dituenez, Odisea elkarteak ekintza bereziak antolatu nahi ditu sasoi honetan. Horrela, ‘Ulisesen Jokoak’ izeneko ekimena jarriko du martxan eta ‘Reyerta en la ciudad armera’ izeneko txapelketa izango da lehen jarduera, urriaren 8an, Errebal Plazan, 08:00etatik aurrera.

‘Reyerta en la ciudad armera’ Warhammer 40K jokoaren txapelketa izango da eta, bertan, 30 jokalarik hartu ahal izango dute parte hiru partida jokatzeko.

Txapelketan izena emateko epea zabalik dago eta gurutzrodriguez1997@gmail.com helbidera izen-abizenak, PCB izena eta telefono zenbakia idatzita egin daiteke. 15 euro ordaindu beharko dira parte hartzeko.

reyerta en la ciudad armera

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »