Pagatxako emakumeek ikasturte amaierako bidaia egin dute

0    Gizartea 
Ana
Pagatxako emakumeek ikasturte amaierako bidaia egin dute
2018, Eka 18

Pagatxako emakume taldeko kideek amaitutzat eman dute ikasturtea Brusela, Gante eta Brujasera egindako bidaiarekin. Ostiralean, ekainaren 15ean irten ziren Eibartik eta 3 egunetako irteera egin dute. Modu ezinhobea ikasturtea amaitzeko, eta merezitakoa, gainera, urtean zehar hainbeste lan egin eta gero.  Uda ostean, urrian berriro bueltan izango dira, indarberrituta,  “Emakumeon Istorioak”, zine-foruma,  irakurketa eta idazketa tailerrak, ikastaroak eta hainbat eta hainbat ekitaldirekin.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »