Pentsio duin eta publikoak eskatzeko manifestazioa deitu dute zapatu eguerdirako

Pentsio duin eta publikoak eskatzeko manifestazioa deitu dute zapatu eguerdirako
2019/05/10 eta kitto!
Eskualde mailako manifestazioa deitu dute Debabarreneko Pentsiodunen Plataformakoek biharko. Pentsio duinak eta publikoak eskatzeko herriko kaleak zeharkatuko dituen manifestazioa 12:00etan hasiko da, Untzagatik. Antolatzaileek azaldu dutenez, Udal Hauteskundeetarako kanpaina hasi berri dela aprobetxatu nahi izan dute, “politikoei presioa egin eta, horrela, gure eskaerak erantzun ditzaten”. Herritar guztiak, jubilatuak ez ezik gazteak ere, biharko mobilizazioan parte hartzera animatu nahi dituzte, gaiak denoi eragiten digula gogora ekarrita.