Premia duten umeentzat jostailuak erosteko zozketa antolatu du Gurutze Gorriak

Premia duten umeentzat jostailuak erosteko zozketa antolatu du Gurutze Gorriak
2020/11/26 11:46
eta kitto!
Eibar-Ermuko Gurutze Gorriak “Haien eskubideak jokoan” kanpaina antolatu du, Gabonetan haur guztiek jostailuren bat jaso dezaten. Aurten, baina, COVID-19aren eraginez, kanpainarekin aurrera egin ahal izateko jarduera berria asmatu behar izan dute eta, 100 enpresa, talde, erakunde eta bestelakoen laguntzari esker zozketa berezia prestatu dute: abenduaren 10etik 13ra bitartean Untzagan egongo dira (harmailen aldean), zozketarako rifak euro batean saltzen. Antolatzaileek azaldu dutenez, horretarako karpa ipiniko dute eta irabaz daitezkeen sariak ere bertan ipiniko dituzte, jendeak ikusteko. Sariren bat egokituz gero, momentuan jasoko du irabazleak.

Tonbolari esker, zozketarako zenbakiak salduta biltzen duten dirua egoera larrian dauden haurrentzat jostailuak erosteko erabiliko dute, “ beste umeek bezala opariren bat jasotzeko”. Norbaitek donazioren bat eginda lagundu nahi badu, Euskadiko Kutxako ES23 3035 0048 65 0480701879 kontu korrontean sartu dezake dirua.