Sahararen aldeko bigarren eskuko liburu azoka egingo dute asteburuan

Sahararen aldeko bigarren eskuko liburu azoka egingo dute asteburuan
2022/12/12 09:50
eta kitto!
Eibar-Sahara elkartekoek erabilitako liburuak ipiniko dituzte salgai Untzagan, barixakutik domekara. Liburuak euro 1en, 3 eurotan eta 5 eurotan egongo dira salgai, eta egutegiak 7 eurotan eskuratu ahal izango dira.

Azoka 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik barixakuan, 11:30etik 20:00etara zapatuan eta 11:30etik 14:30era domekan.

Eibar-Sahara elkartetik adierazi digutenez, Eibarko Gaztetxeko kideek lagundu diete hau guztia antolatzen. “Elkartean lagun gutxi gaude eta ezin dugu hau guztia bakarrik egin. Horregatik, laguntza bila gaude eta Sahararen inguruan interesa duten guztiak elkartean parte hartzera gonbidatu nahi ditugu”, diote. Horretarako, 659 59 16 07 (Edurne) telefonora deitu daiteke edo asteburuan Untzagan egongo den azokatik pasatu.