Tripontziak lehiaketaren V. edizioa azaroaren 9tik 25era

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Tripontziak lehiaketaren V. edizioa azaroaren 9tik 25era
ETA KITTO 2018, Urr 23

Eskualdeko produktuekin “proposamen gastronomiko bikainak” dastatzeko aukera eman nahi du Tripontziak lehiaketak. Azaroaren 9tik 25era egingo da V. edizioa eta Debabarrenako hainbat jatetxetan menu bereziak eskaintzeaz gain, hainbat sari banatuko dira tripontzien artean.

Eibarko Azitain erretegiak, Elgoibarko Belaustegi jatetxeak, Ermuko Mendiolak, Mutrikuko Pikuak eta Debako Urgain, Bordatxo, Itziar Ostala, Kanala eta Lasturko Taberna jatetxeek 28 euroko menuak eskainiko dituzte (sagardo, txakolin edo Arabar Errioxako ardo botila bat, ura, kafea eta BEZa barne) Tripontziak lehiaketaren barruan.

Menuez gozatzeaz gain, hainbat sari jaso ditzakete mahaikideek. Aukera bi daude sariak irabazteko. Batetik, Twitter edo Instagramen menu tripontziaz gozatzen argazkiak partekatuz, #Tripontziak traola eta jatetxearen izena jarriz. Edo bestetik, Debabarrena Turismok Facebooken duen orriari atsegin dut emanez eta #Tripontziak uneko argazkia partekatuz.

 

 

tripontziak

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »