Xabier Irujok Eibarko bonbardaketen inguruko hitzaldia eskainiko du gaur Portalean

Xabier Irujok Eibarko bonbardaketen inguruko hitzaldia eskainiko du gaur Portalean
2022/04/28 eta kitto!
Xabier Irujo Ametzaga historialariak ‘Atlas de bombardeos en Euskadi (1936-1937). El caso de Eibar’ izeneko hitzaldia eskainiko du gaur, 19:00etan, Portalean. Irujo Nevadako Unibertsitateko (Reno) Euskal Ikasketen Zentroko zuzendaria da eta genozidio-ikasketen katedraduna da bertan.

Abiazio matxinatuak 1.600 bonbardaketa baino gehiago egin zituen Euskadin 1936ko uztailaren 22tik 1937ko abuztuaren amaierara bitartean. Hau da, 2.000 bonbardaketa baino gehiago hamahiru hilabetean. Eibarren 29 bonbardaketa-operazio erregistratu ziren, eta Euskadiko hamaika herri zigortuenetako bat bihurtu zen. Hain zuzen ere, horren inguruan jardungo du gaur Irujok.