Zabortegia amildu eta bi langileak desagertu zirela bi hilabete bete direla gogoratzeko burrunbada deitu dute gaurko

Zabortegia amildu eta bi langileak desagertu zirela bi hilabete bete direla gogoratzeko burrunbada deitu dute gaurko
2020/04/06 eta kitto!
Gaur betetzen dira bi hilabete Zaldibarko Eitzaga auzoan hondakindegia amildu zenetik eta Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze, bertako langileak, zabor azpian lurperatuta desagertu zirenetik. Horrekin inor ahaztu ez dadin, gaurko ekimen bateratua deitu du Zaldibar Argitu plataformak: 20:30ean Euskal Herriko leihoetara irten eta, 5 minutuz, herritar guztiak burrunbada egitera deitu dituzte. Jarraian, oraindik desagertuta dauden bi langileak gogoratzeko, kandela bi (edo bestelako argiak) pizteko eskatu dute.

Bestalde, Zaldibarren gertatutakoa gogoratzeko asmoz, atzo eguerdian aurkeztu zuten Zaborrezko Munstroa kantua egin dute hainbat musikarik, Zaldibar Argitu plataformako kideen ekimenez.

https://twitter.com/ZaldibarArgitu/status/1247122417564225536