‘Zaindu’ zaintza sareak aste osorako programa aurkeztu du

‘Zaindu’ zaintza sareak aste osorako programa aurkeztu du
2020/05/05 eta kitto!
Joan den astean argia ikusi zuen ‘Zaindu’ Eibarko Zaintza Taldeak aste honetarako egitaraua “mimo osoz” prestatu du, Facebook eta Instagram bitartez kontzertuak, burua fresko eusteko gomendioak, kafetxoa eta ikasleekin elkarrizketa eskainiz.

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x3001

Gaur emango zaio hasiera ‘Zaindu’-ren programari hainbat kontzerturekin. 18:00etan Miren eta Iosu Zulaika anai-arrebek emango diote hasiera Facebook eta Instagram bitartez zuzenean eskainiko den emanaldiari; 18:20ean Ainhoak (Arroitajauregi) hartuko du lekukoa; eta amaitzeko, 18:40ean, Julenek (Leturiondo) joko du.

Eguenean, hilaren 7an, ‘Formatu, gure adimen guztia beharko dugu’ izeneko saioa egingo da, Covid-19aren inguruan, 18:00ean.

Zapatuan, 12:00etatik aurrera, ‘Norekin hartuko zenuke kafe bat?’ izeneko saioa egingo dute.

Domekan, asteko saioekin amaitzeko, ikasleen egoerari buruzko elkarrizketak egingo dira 18:00etan.

zaindu egitaraua zaindu egitaraua1