Zapatuan Bizum maratoia egingo da Zaporeak proiektuari laguntzeko

Zapatuan Bizum maratoia egingo da Zaporeak proiektuari laguntzeko
2020/09/30 eta kitto!
Zaporeak elkarteak Bizum maratoia egingo du datorren zapatuan, urriaren 3an, eguerdiko 12:00etatik gaueko 00:00etara, Lesboseko errefuxiatuei lagundu ahal izateko dirua biltzeko. Telefono mugikorren bitartez ordaintzeko plataforma da Bizuma eta, ekarpena egiteko, dohaintza aukeretan klikatu eta Zaporeak proiektua (00435 kodea) aukeratu behar da.

Zaporeak elkarteak adierazi duenez, banku guztiek ez dute garatuta euren Bizum plataformetan Gobernuz Kanpoko Erakundeei dohaintza egiteko aukera. Beraz, kasu horretan, transferentzia egiteko aukera dago: ES32 2095 5011 80 9115250322 (Kutxabank) eta ES71 3035 0103 88 1030035880 (Laboral Kutxa).

Herriko hainbat tabernetan itsulapikoak jarri dituzte domekara arte Zaporeak proiektuari laguntzeko dirua jasotzeko.