Zapatuan manifestazioa egingo da, Zaldibarko hondamenditik urtebete pasatu dela gogoan

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Zapatuan manifestazioa egingo da, Zaldibarko hondamenditik urtebete pasatu dela gogoan
ETA KITTO 2021, Ots 04

Zapatuan, otsailaren 6an, Zaldibarko zabortegiko hondamendiaren lehen urteurrenean, mobilizazioak egingo dira Zallan (12:45), Etxebarrian (13:00), Elgetan (13:00), Markina-Xemeinen (13:00), Zaldibarren (13:15), Eibarren (17:00) eta Ermuan (17:30), Zaldibar Argitu herri plataformaren ekimenez. Eibarko manifestazioa Untzagatik abiatuko da, herriko kaleak zeharkatzeko.

Bestalde, epaiketaren gastuei aurre egiteko, herri plataformak diru bilketa kanpaina hasi du itsulapikoa.eus webgunean. 10 eurorekin lagunduta, Zaldibar Argituren txapa opari jasoko duzue; 20 eurorekin banderola; 50 eurorekin txapa eta banderola; eta nahi izanez gero ekarpen handiagoa egiteko aukera dago.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »