Haur lapurtuen inguruan berba egiteko bilera egingo da gaur arratsaldean Portalean

0    Berriak 
ETA KITTO ETA KITTO
Haur lapurtuen inguruan berba egiteko bilera egingo da gaur arratsaldean Portalean
ETA KITTO 2018, Urr 25

Frankismo sasoian hasi eta 90. hamarkadaraino luzatu zen haur jaioberriak lapurtzeko tramaren inguruan berba egiteko bilera egingo da gaur 19:30ean Portalean (bilera gelan).  Maternidadean semea lapurtu zioten Edita Beristainen ekimenez, Eibarren eta inguruko beste herri batzuetan gertatu ziren haurEibarko lapurreta horien inguruan berba egiteko asmoz egin zen lehen bilera uztailean eta, Portalean elkartu zirenen artean horren susmoa duten beste familia batzuk ere agertu ziren. Euren artean lehen kontaktua egin eta gero, uda ostean berriz biltzeko ados ipini ziren, bakoitzak duen informazioa besteekin partekatu eta gertatutakoaren inguruan berba egiteko. Gaurko bilera gaiarekin interesa duten guztientzat ateak zabalik egingo dute.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »