Helmholtz organoari buruzko hitzaldia emango du gaur Jesus Mª Agirrek

Helmholtz organoari buruzko hitzaldia emango du gaur Jesus Mª Agirrek
2018/10/03 10:15
eta kitto!
Helmholtz organoaren 60. urteurrenaren harira antolatu duten egitarauaren barruan, gaur 19:00etan hitzaldia emango du Jesus Mª Agirrek Portalean (sarrera librea). Hitzaldian enpresaren sorrera (1958-1961) eta lehen Helmholtz organoaren diseinua izango ditu hizpide Agirrek.

Helmholtz Electrónica SA enpresa 50eko hamarkadaren amaiera aldera sortu zuten Jose Luis Elorza Txintxurreta eta Jose eta Jesus Ibaceta Arrate eibartarrek. Errekatxu kalean jaio zen tailerra baina gero Errebalera eta Barrenara eraman zuten. Besteak beste Helmholtz organoak diseinatu eta egiten zituen enpresa bere sasoian berrikuntzaren eta ikerketaren eredutzat hartu zuten askok.