Ipurua gimnasia taldeko seniorrek brontzezko domina eskuratu dute Espainiako Kopan

Ipurua gimnasia taldeko seniorrek brontzezko domina eskuratu dute Espainiako Kopan
2019/04/15 09:28
eta kitto!
Ipuruako gimnasten senior taldeak hirugarren postuan amaitu zuten asteburuan Guadalajaran jokatu zen Taldekako Espainiako Kopa. Eibartarrek Nastic de Tarragona eta Club Ritmica Pozueloren atzetik amaitu zuten txapelketa. Alaitz Aranbarri, Nahia Arguiz, Arrate Baroja, Nahia Gonzalez eta Jennifer Hernandezek osatutako boskotea, gainera, lehen postuan dago Euskal Ligan eta zilarrezko domina lortu zuen Donosti Torneoan.