“Izoztutako haizea bezala” euskerazko antzezlana aurkeztuko du Tanttakak barixakuan

0    Berriak, Kultura 
Silbia
“Izoztutako haizea bezala” euskerazko antzezlana aurkeztuko du Tanttakak barixakuan
2018, Abe 05

Abenduaren 7an, 20:30ean, Tanttaka konpainiak “Izoztutako haizea bezala” antzezlana taularatuko du, euskeraz, Coliseo antzokian. Fernando Bernuesek zuzentzen duen lan honetan Nerea Elizalde, Tania Martin eta Koldo Olabarri antzezleek hartzen dute parte.

Ekoizpen honekin Tanttakak abusuari buruzko trilogia ixten du. Kasu honetan, farmazia batean ematen den tiroketak munduak txarto tratatutako hiru gazteren topaketa ahalbidetzen du. Uste duguna baina ohikoagoa den errealitate bat kontatzeko thrillerra da antzezlana. Zuzendariaren berbetan, “Oso zaila da hatzamarra jaso eta ‘ni biktima izan naiz’ esatea. Lan hau, antzezlan sinple bat den neurrian, horretarako baliogarri bada, ongietorria izan dadila”. Sarrerak 10 euro balio du (7 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).

izoztutako haizea kartela

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »