Azken bi urtetan ezin izan badira ospatu ere, oraingoan bai, Amañako Jaiak beste edizio berri bat izango dute uztailaren hasieran. Gainera, motorrak berotzen joateko, bihar hasiko dituzte auzo horretako danborradarako entseguak: 19:00etan umeentzako saioa izango da eta handik ordubetera, 20:00etan, helduentzakoa.
Hemendik aurrera eta jaiak heltzeraino, entsegu horiek eguenero egingo dituzte, aipatutako ordutegiari jarraituz.