Eibarko Aratosteak gogoratzeko 1997 eta 1998ko BIDEOAK igo ditu youtubera Udal Artxiboak

Eibarko Aratosteak gogoratzeko 1997 eta 1998ko BIDEOAK  igo ditu youtubera Udal Artxiboak
2021/02/11 eta kitto!
Eibarko Udal Artxiboak 1997ko eta 1998ko Aratosteetako giroa jasotzen duten bideoak jarri ditu  youtubeko bere kanalean.

Udal artxibotika azaldu dutenez, "1997ko otsailaren 11ra itzuliko gara, Aratoste martitzenera eta sardinaren entierrura. Egun hartan, Untzaga Plazan, Eibarko Dantza Kontenporaneoa taldeak bere ikuskizuna eman zuen eta Kili-kolo antzerki taldea izan zen sardina erretzeaz arduratu zena, hala urte hartako Aratosteei amaiera emanez. Hurrengo urtean, 1998an, Kezka taldeak egin zuen Aratosteetako, pregoia. Gure bideoan Barixakuko konpartsak ikusiko ditugu, sardineren desfilea, kaldereroak, Eibarko Gazteen Musika Elkarteak antolatutako kontzertua, eta kalejira tradizionalak herritik zehar".