Armeria Eskolakoek “San Andreus” ospatuko dute bihar, San Andres bezperan

Armeria Eskolakoek “San Andreus” ospatuko dute bihar, San Andres bezperan
2018/11/28 eta kitto!
Bihar, San Andres bezperan ospatuko dute Armeria Eskolakoek euskera eta sanandresak batzen dituen “San Andreus” jaia. Aurten, gainera, eskolatik irten eta jaia Untzagaraino eramango dute: 11:10ean Armeria Eskolatik Untzagara jaitsiko dira, Mugi Panderoa taldekuek lagunduta. Jarraian, txalapartariak egongo dira Untzagako karpan eta 11:25etik 12:00etara sagardoa eta txistorra banatu eta txapak egiteko tailerra egongo da martxan. 12:00etan hasiko dira herri kirolak eta jolasak (txingak, sokatira, aulki jokoa, oliba jaurtiketa…). Iñigo Jimenez Mekatronikako ikasleak harri-jasotzen jardungo du eta, 13:00ean, Kokein eta The Vartools taldeek kontzertua emango dute. Gainera, Armeria Eskolako kamisetak salgai egongo dira (3 euro) eta dena Youtube bitartez emitituko dute zuzenean (www.youtube.com/user/100armeriaeskola).